XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larrazkena

Zein atsegingarria den larrazkena eguraldi ederrakin.

Urriko egun hoietan eta haizego goxo batekin mendiz mendi dabilen gazteak, gain hoistan hartzen du atseden.

Uda ttipi hau San Martin sasoin hortaraino luzatzen balin bada, gazien gañekoa da.

Hori gazia gozatzen ahal dugu eguraldi eder batekin, baina txarrera ematen badio orduan larrazkenaren edertasuna suntesitzen da eta neguaren itxura hartuko du batez ere Sanmartinak aldera.

Haize bortitza bazter guziak iñarrosten ditula, zuhaitzak bilusten eta zenbaitzuk ere lurreratzen, eguraldi gordiña, ortoska eta iñeztureka eta bai zizerkora eta elurra ere mendi gainetan. Holaxe da Azaroa.

Gauzak ongi joatekotan neguan sartu baino lehen nekazari batek behar luke zitua etxeratu, etxera bil dio etxeko nausiak eta etxeko zoko guziak ongi horniturik, lasai dago bere familia negu bortitzari gogor egiteko eta batere nekerik gabe udaberria arte irauteko.

Azaroko hilabetean eta ekaitza datorrenean, mendietan elurra ikusirik erraten ohi da: Goiz negu bi negu bi negu eta bai egia ere erranairuak erakusten duena, zeren Azaroaren erditsuan neguan sartze bagara nahiz eta gero atseden hartu gero Martxoan berdin ikusten ahal dugu elurra, neguaren azken ostiko hoiek ezpaitira arras goxoak.

San Martin sasoin aipagarria Euskal Herrian.

Baztan alde huntan ere baziren zenbait ohitura eta oraindik ere irauten dutenak, nahiz eta hoiek ez duten lehenagokoen indarrik.

Duela zenbait urte San Martin egunean maisterrak ordaintzen zion etxeko errenta bere nagusiari eta sasoin huntan ere izaten ziren aldairek, hau da, maisterra etxe batetik bertzera aldatzea.

Lehenagoko denboretan aunitz aldiz gertatzen baitzen, etxeko puska gaziak bildu eta orgetan edo leran berdin behi parea uzterrian loturik, etxe berriari buruz abiatuko ziren.

San Martin eguneko behar zuten etxea ustu eta zauzkaten guziak harturik zokoak ongi garbitu arte. Sasoin hau batzuentzat pozgarri baina bertzeeentzat negargarri.

Baserri zahar hoiek solasean balekito, zer gertakizun tristeak agertuko lituzketen.

Txarretik onera nonbaitor baina onetik txarrera zer erranen dugu, zer nigarrak egin ote diren San Martin sasoinean.

Maisterrak badu nagusi berria, badu bizi-leku berria eta bizi beharrak bortxatako du berriz lanera eta holaxe Abenduan sarturik negu bortitz baten zain.

Enantzu haundiko gizonak etxea ongi honiturik dauka, urteko zitue bildurik ez dira goseak hilko eta elurra ari duelaik, lehotik begiraldi bat eginik erranen du:

Elur melur ez diet hire beldur badiet etxean arto ta egur.